Taldea

Vega Asensio

Vega Asensio • Sortzailea • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Biologian doktorea, ikertzaile giza hainbat unibertsitatekin kolaborazioan egon da: Austriako Leopold Franz Unibertsitatean, Irlandako Galway Unibertsitatean, Norbegiako Throndheim Unibertsitatean, Galeseko Cardiff Unibertsitatean, Salamancako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011ean NorArte estudioa sortu zuen eta gaur egun UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko graduondoko koordinatzailea da.

Izaskun Alberdi

Izaskun Alberdi • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziatua eta Ilustrazio Zientifikoan espezializatua da, Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean Biodibertsitate eta Kontserbazio Biologian espezializatua ere da. Biologiako alor desberdinetan aritua, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gida zientifikoa eta ikertzaile teknikaria besteak beste.

Ana Madinabeitia

Ana Madinabeitia • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Artean lizentziatua eta Ilustrazio Zientifikoan espezializatua da, biologian 90 kreditu gainditu ostean, Arte Ederrak ikastea erabaki zuen marrazteko gogoak bultzatuta. Gaur egun bere formakuntza osatzen jarraitzen du, Diseinu Grafiko eta Web Masterra ikasten.

Kolaboratzaileak

Çinta Altes

Çinta Altes • Biologian doctorea, itzultzaile zientifikoa eta Yoga irakaslea

Çinta 10 urte baino gehiago darama Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialean teknikari bezala. Hizkuntza irakasle (Ingelesa eta alemana), Yoga irakasle eta Itzultzaile Zientifiko legez 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Çinta Aurkezpen eraginkorren ikastaroko koordinatzailea da; estresaren kudeaketa, erlaxazioa eta hitzik gabeko hizkuntzen moduluak ematen ditu.

David J. Fogarty

David J. Fogarty • Zuzendari exekutiboa – Int. J. Dev. Biol. Neurozientzietan doktorea.

Gaur egun “The International Journal of Developmental Biology” editorea da. COBE-rekin kolaboratzen du eta nazioarteko ikerketa zientifikoen emaitzak nola argitaratzen ikastaroetan parte hartzen du. Euskarazko produkzio literarioaren nazioarteko sustapena eta zabalkundean partehartzailea (euskara). Orcid ID: https://orcid.org/0000-0002-3103-1657. Davidek Aurkezpen eraginkorren ikastaroan parte hartzen du, sormena handitzeko gakoak eta mezuaren egitura hobetzeko gakoak emanez.

Tim Nicholson

Tim Nicholson • Irakaslea, itzultzailea eta hizkuntzalaria

Irakaskuntzan eta itzulpengintzan 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Tim-en espezializazioa esparru akademiko, zientifiko eta artistikoetara hedatzen da. Aurkezpen eraginkorren ikastaroan partaideei ingelesaren ahoskera eta intonazioa hobetzen laguntzen die.

Mark Parsonage

Mark Parsonage • Irakaslea, itzultzaile zientifikoa eta Biologian lizentziatua

Galeseko Unibertsitatean Natur Zientzien gradua, Erresuma batuko hezkuntza zaileko irakasle gaitua da. Gaur egun ingelesa irakasle eta gai zientifiko eta teknikoetan itzultzaile espezializatu moduan lan egiten du. Markek  Aurkezpen eraginkorren ikastaroan parte hartzen du, parte-hartzaileei laguntzen die euren ingeleseko ahoskera eta intonazioa hobetzen.