
HOBETU ZURE KOMUNIKAZIO ZIENTIFIKOA
¡LORTU ERAGIN HANDIAGOA!
Parte-hartzaileen %100ak gomendatzen gaituzte
Giza burmuinak oso modu eraginkorrean prozesatzen du material grafikoa; horregatik, pertsonok irudiak nahiago ditugu testuak baino. Gainera kasu askotan, ulertzeko ikusi egin behar dugu.
Elementu grafikoak artikulu, poster zientifiko, proiektu-proposamen edo diapositiben aurkezpen batean atentzioa ematen diguten lehenengo gauza dira. Gainera, elementu grafiko horiek, diagramak, ilustrazioak eta datu-grafikoak kasu, zenbakiak eta testua bakarrik erabiliz nekez uler daitezkeen kontzeptuak ulertzea ahalbidetzen digute. Bestalde, diapositiba aurkezpenak eta posterrak gure lana zabaltzeko modurik ohikoena bihurtu dira, eta halabeharrez formatu oso bisualak izan behar dute gure historiek entzuleak erakartzeko.
Hala ere, karrera zientifikoan ez da oso ohikoa informazio grafikoa behar bezala sortzen eta integratzen irakasten duen fakultate, ikastaro edo ikasgai bat aurkitzea. Gabezia hori konpontzeko asmoz, NorArte Visual Science estudioak lan-metodologiak, diseinuaren oinarrizko ezagutzak eta tresnak irakasten ditu, testu zientifikoak modu ideal eta eraginkorrean osatuko dituen material grafikoa sortzeko.
Irudikapen zientifikoko online eta aurrez aurreko ikastaroak |
Ikastaroak


Ilustrazio zientifikoko ikastaroak
Helburu orokorrak:- Ilustrazio zientifikoaren oinarrizko kontzeptuak eskuratzea
- Ilustratu beharreko izaki bizidunen oinarrizko kontzeptuak eskuratzea (ikastaroaren abarren araberakoa izango dira).
- Tekniketak eta materialak ezagutzea (Grafitoa, tinta txinatarra eta akuarela)
- Informazioa koordinatzea, laginetatik eta material zientifikotik abiatuta
- Landa-lanaren metodologia ezagutzea
- Material biologikoak manipulatzen ikastea

Inkscaperen oinarrizko erabilpenak argitalpen zientifikoetarako
- Diseinu logiko bat aplikatzea gure ikusizko materiala sortzerakoan, material grafikoaren elementu bakoitza planifikatuz eta arrazoituz
- Diseinu grafikoko oinarrizko kontzeptuak eskuratzea, informazio eskuragarriagoa eta erakargarriagoa sortzen lagunduko diguten faktoreak ezagutzeko.
- Diagramak sortzeko eta grafikoak ber-diseinatzeko Inkscape programaren tresnak ezagutzea
- Irudi digitalaren oinarrizko kontzeptuak eskuratzea

Ahozko aurkezpen eraginkorrak
Helburu orokorrak:- Zehaztu aurkezpenaren xedea
- Sinesgarritasunarekin transmititu
- Garatu gidoia, egitura eta aurkezteko modua
- Diseinu grafikoko kontzeptuak ezagutzea; ideia, mezu eta irudi argiak helarazteko
- Irudi pertsonala: gure mugimenduak eta arropa
- Erlaxazioa eta nerbioen kudeaketa
Noretzako?
|
Zertarako?
|
Hurrengo ikastaroak
- Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala. ‘Inkscape-ren oinarrizko erabilerak argitalpen zientifikoetarako’ gaztelaniaz eta ingelesez. HILABETERO. Izena eman.
Zurekin bat gatoz
- Programa zure beharretara egokitzen dugu.
- Ikastaroak online. Bisitatu gure online ikastaro-plataforma .
- Aurrez aurreko ikastaroak. Jarri gurekin harremanetan inolako konpromisorik gabe.
- Hainbat hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa.
- Hitzaldiak eta tailerrak, eskariaren arabera.
Urteak daramatzagu ikertzaileen komunikazio zientifikoa hobetzen laguntzen
Unibertsitateak, ikerketa-zentroek, kongresu antolatzaileek, ospitaleek, elkargo ofizialek euren langileak prestatzen ari dira gurekin.Prestatu zure taldea!
Gure esperientzia zabala prestakuntzan
- Bergarako Laboratorium museoak. ‘Bergaran artea eta zientzia urtaztuz. V. edizioa. HEGAZTIAK ILUSTRATZEN’ . 2020.
- BIODONOSTIA. Online ikastaroak ‘Efficient Scientific Presentations‘ eta ‘Usos básicos de Inkscape para publicaciones científicas’. 2020.
- Servicio de Asesoramiento Educativo – UPV/EHU. Online ikastaroa ‘Dozentzia eta ikerketarako material grafikoaren sorkuntza: Inkscaperen oinarrizko erabilera‘. 2020.
- Grupo 9 Formación del Profesorado COVID. Curso online ‘Creación de material gráfico para docencia e investigación‘. 2020.
- Zientzia Astea UPV/EHU. Curso online ‘(ITSASOKO) ZIENTZIAK GURE INGURUAN‘ Belen Gonzalez Gaya eta Esther Blanco ikertzaileekin batera. 2020
- CICbioGUNE. Ikastaro online ‘Basic uses of Inkscape for scientific publications‘. 2020
- CICenergiGUNE. Ikastaro online ‘Basic uses of Inkscape for scientific publications‘. 2020
- V edición del Congreso de Jóvenes del Grupo Especializado de Coloides e Interfases (JICI-V). Seminar ‘CIENCIA VISUAL para mejorar tu comunicación científica‘. 2020.
- Udako ikastaroak UPV/EHU: comunica tu ciencia. Mintegia: ‘Ilustración Científica: Mejora tu comunicación científica mediante el dibujo‘. 2019.
- Universidad de Panamá. Mintegia: ‘Ilustración Científica como herramienta para transmitir conocimiento‘. 2019.
- Laboratorium museoa. Zaleentzako Ilustrazio botaniko ikastaroa Carles Puche ilustratzailearen kolaborazioarekin. 2019, 2018, 2017,2016
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea UPV/EHU. Tailerra: ‘Comunicación visual aplicada a ciencia‘. 2018.
- Basurto Ospitalea. Ikastaroa: ‘Scientific presentations‘. 2018, 2017.
- Gurutzeta Ospitalea. Ikastaroa: ‘Scientific presentations‘. 2018.
- Biodonostia. Ikastaroa: ‘Scientific presentations‘. 2018.
- Neiker-Tecnalia. Ikastaroa: ‘Scientific presentations‘. 2017.
- IkerGazte. Mintegia: ‘Infomazioaren irudikapena. Nondik hasi?‘. 2017.
- UIPRE, UPV/EHU. Ikastaroak: ”mejora tus presentaciones y pósteres‘ y ‘mejora tus gráficos científicos‘. 2017, 2016, 2015.
- Escuela de Máster y Doctorado, UPV/EHU. Ikastaroa: ”mejora tus presentaciones y pósteres‘. 2016.
- NAUKAS. ‘Infografia tailerra’. 2015.
- Innova Empresa digitala. Tailerra: ‘crea tus propias ilustraciones con INKSCAPE’. 2014.
- Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala. Tailerra: ‘aprende a ilustrar tus propias presentaciones’. 2014.
Umeentzako eta gazteentzako ilustrazio zientifikoko tailerrak |