Taldea

 

Vega Asensio ilustratzaile zientifikoaren argazkia

Vega Asensio Herrero • Sortzailea • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Biologian doktorea, ikertzaile giza hainbat unibertsitatekin kolaborazioan egon da: Austriako Leopold Franz Unibertsitatean, Irlandako Galway Unibertsitatean, Norbegiako Throndheim Unibertsitatean, Galeseko Cardiff Unibertsitatean, Salamancako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean. 2011ean NorArte estudioa sortu zuen eta gaur egun UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko masterreko koordinatzailea eta irakaslea da. Linkedin.

Izaskun Alberdi ilustratzaile zientifikoaren argazkia

Izaskun Alberdi Landaluze • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziaduna eta Ilustrazio Zientifikoan espezializatua da, Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean Biodibertsitate eta Kontserbazio Biologian espezializatua ere da. Biologiako alor desberdinetan aritua, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gida zientifikoa eta ikertzaile teknikaria besteak beste. 2018etik NorArte Visual Science-n parte da eta UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko masterreko irakaslea da. Linkedin.

Ana Madinabeitia ilustratzaile zientifikoaren argazkia

Ana Madinabeitia Olabarria • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna da eta Ilustrazio Zientifikoan espezializatua, ohorezko aipamenarekin titulatua. Biologiari buruz ezagutza sakonak ditut, izan ere 90 kreditu gainditu zituen biologiako lizentziaturan Arte Ederretara pasatzea erabaki baino lehen. Bere formakuntza osatzeko Diseinu grafikoa eta multimediari buruzko master bat egin zuen INEDI diseinu eskolan. 2018etik NorArte Visual Science-n parte da eta UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko masterreko irakaslea da. Linkedin.

Maddi Astigarraga Bergara Ilustradora en NorArte Visual Science

Maddi Astigarraga Bergara • Ilustratzailea eta diseinatzaile zientifikoa

Biomedikuntza Zientzietan graduatu zen Bartzelonako Unibertsitatea Autonomoan. UPV/EHUk eskainitako Ilustrazio Zientifikoko graduondoa egin ondoren, Irakasleen Prestakuntzarako Masterra egin zuen unibertsitate berean. Bere lana marrazketa ikasteko metodo gisa erabiltzean zentratzen da, esperientzia handia du tailerren diseinuan eta liderra da Vega Asensiorekin batera ZIENTZIA-ARKATZA proiektuan. Proiektu honetan, irakasleei oinarrizko kontzeptu, metodologia eta baliabideak eskaini nahi zaizkie ikasleen alfabetatze bisuala lantzeko eta, horrela, diziplina zientifikoetan irudiaren eta marrazketaren erabilera sustatzeko. 2022tik NorArte Visual Science-en parte da. Linkedin.

 

Kolaboratzaileak

Çinta Altes-en argazkia Doctorea biologian, itzultzaile zientifikoa eta yoga irakaslea

Çinta Altes • Biologian doctorea, itzultzaile zientifikoa eta Yoga irakaslea

Çinta 10 urte baino gehiago darama Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialean teknikari bezala. Hizkuntza irakasle (Ingelesa eta alemana), Yoga irakasle eta Itzultzaile Zientifiko legez 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Çinta Aurkezpen eraginkorren ikastaroko koordinatzailea da; estresaren kudeaketa, erlaxazioa eta hitzik gabeko hizkuntzen moduluak ematen ditu.

Carles Puche ilustratzaile zientifikoa

Carles Puche • Ilustratzaile zientifikoa

Mundu osoan ezaguna den ilustratzailea, hogei urte baino gehiago daramatza ilustrazio zientifikoko ikastaroak ematen hainbat erakunde eta unibertsitatetan. Bere marrazkiak Mundo Científico, National Geographic, El Temps, Mètode, Ciència, Medi Ambient edo Bouteloua aldizkari ospetsuetan argitaratu dira. NorArte-n kolaboratzen du, Ilustrazio naturalistari buruzko ikastaroak emanez. https://carlespuche.com

Tim Nicholson-en argazkia  Irakaslea, itzultzailea eta hizkuntzalaria

Tim Nicholson • Irakaslea, itzultzailea eta hizkuntzalaria

Irakaskuntzan eta itzulpengintzan 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Tim-en espezializazioa esparru akademiko, zientifiko eta artistikoetara hedatzen da. Aurkezpen eraginkorren ikastaroan partaideei ingelesaren ahoskera eta intonazioa hobetzen laguntzen die.