Hedabideetan



logo alea “Egunerokoen sekretu txikiak”. Artikulua.

Juanma Gallegok “Zientzia kalean” proiektuari buruz hitz egiten digu, eguneroko zientziaren hiri-erakusketa ibiltaria Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmo dena.

logo anboto periodico “Zientzia bere lekuan ipintzea lortzen badugu, gizarteak konfiantza handiagoagaz egingo die aurre erronkei”. Elkarrizketa.

Vega Asensio eta Eduardo Ogando-ri elkarrizketa Anboto egunkarian Zientzia kalean, proiektuaren inguruan.

festival arte y ciencia 2022 pamplona CARTEL Festival Arte y Ciencia 2022: La ilustración científica. Konferentzia.

Ilustrazio zientifikoari buruzko konferentzia Vega Asensio, M.J. Calasanz eta Elisa Garridorekin Arte eta Zientzia 2022 festibalean. Nafarroako unibertsitate publikoaren LABORAL Kutxako ezagutzaren eta kulturaren dibulgazioaren katedrak antolatuta.

FAKTORIA EITB LOGO Ilustrazio Zientifikoko masterra Faktorian. Elkarrizketa.

Maider Segurola Dorronsolo EITBko kazetaria, Vega Asensio Herrero, Maren Ortiz Zarragoitia masterraren zuzendaria eta Cynthia Horrillo Romero 21/22 ikasturtean masterreko ikaslea elkarrizketatzen ditu.

andra.eus emakumeon ahotsak LOGO Vega Asensiok Estatuko Ilustrazio Zientifikoko lehen Masterra bultzatu du. Elkarrizketa.

Vega Asensioren ibilbide profesional berezia dela eta, Mertxe Arratibelek kazetaria aldizkari digital feministan www.andra.eus elkarrizketatzen du, Asensioren ekintzailetza-lana ilustrazio zientifikoan eta bere ikuspegi feminista sakonago ezagutzeko.



cartel durangoko azoka 2021La ilustración profesional en el País Vasco mesa redonda

Izaskun Alberdi participa en la mesa redonda sobre la profesión de la Ilustración Científica organizada por la asociación de ilustrador@s Euskalirudigileak en la Feria del libro y disco vasco de Durango.



cartel durangoko azoka 2021Jot Down ciencia 2021

Vega Asensio participa en Jot Down Ciencia 2021 organizada por Jot Down y DIPC como jurado para el premio de Ilustración Científica otorgado por el museo Laboratorium de Bergara y con la charla retos y futuro de la ilustración científica.



revista elhuyar diciembre 2021Reescribiendo la evolución humana artículo

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute retoma el sesgo de genero en las ilustraciones sobre la evolución humana, habla de la exposición evolución en clave de genero del CENIEH realizada por Eduardo Sainz y de la jornada organizada en Bidebarrieta Zientifikoa donde Vega Asensio participó junto con Carmen Manzano Basabe, Asier Gómez Olivencia y Arantza Aranburu Artano.



Eboluzioa genero ikuspegitik Teknopolis (EITB eta Elhuyar Fundazioa).

Historiaurreko ilustrazio zientifikoetan emakumeen irudiak duen presentzia eta genero-joerak duten presentziari buruz hitz egin dugu CINIEHk sortu eta Eduardo Saizek sortutako ‘Eboluzioa genero ikuspegitik’ erakusketan.



LOGO de Goiena Komunikazio taldeaHidrogeno berdearen gaineko erakusketa gaurtik ikusgai

Bergarako Laboratorium Museoak Hidrogeno berdea, klima-aldaketaren konponbidea? erakusketa azaroaren 18tik otsailaren 15era ikusgai edukiko du. Erakusketa, Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien baitan antolatua, oso modu didaktikoan dago egina, ikasleek zein herritarrek uler dezaten. NorArte-tik hidrogenoa historian zehar panela ilustratu da.

PROYECTO ciencia en la calleZientzia kalean proiektua

Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Zientzia Kalean proiektua aurkezten dute. Estudioan egindako infografiek hedapen handia izan dute komunikabideetan.



bidebarrieta cientifica. charla evolución en clave de generoHitzaldia Generoaren joera ilustrazio zientifikoaren bidez

Vega Asensiok Eboluzioa genero-ikuspegitik jardunaldian hitzaldia eman zuen Bidebarrieta Zientifikoak antolatuta. Jardunaldi honen inguruan informazioa UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Kuadernoan daukazue.





photo BAIPASA IRRATI PROGRAMA EITBIzaskun Alberdiri elkarrizketa Baipasa irrati programan

Elkarrizketa Izaskun Alberdiri EITBko BAIPASA saioan Olaia Urtiaga kazetariaren eskutik. Saioaren bigarren ordutik aurrera entzun dezakezue elkarrizketa.



LOGO ETA KITTOIzaskun Alberdiri elkarrizketa …eta kitto! EUSKARA ELKARTEAn

Eibarreko …eta kitto! EUSKARA ELKARTEAk Izaskun Alberdiri elkarrizketa egiten dio “Ezinbestekoa da zientziarekiko jakintza izatea kritiko izateko gaitasuna duen gizartea edukitzeko”.



LOGO BERRIAArtikulua BERRIA egunkarian. Zientzia erakusteko artea.

Iker Tubiak artikulu bat egin du UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko graduondokoari buruz, eta Vega Asensio elkarrizketatu du graduondoko koordinatzaile gisa, graduondoko zenbait ikasleekin batera. Paperezko bertsioa hemen ikus dezakezue.



LOGO de Goiena Komunikazio taldeaAntzinako diziplina ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOA.

Goiena komunikazio taldearen PUNTUA (2020-12-4) aldizkarian Aitziber Aranburuzabala kasetariak elkarrizketa egin digu. Ilustratzaile zientifikoen lanari buruz hitz egin dugu eta Bergarako Laboratorium museoarekin egiten ditugun ikastaroen berri eman dugu, aurten hegaztiak ilustratu ditugu.



2020ko ZTB jardunaldiei irekiera ofiziala eman zaie Ilustrazio Zientifikoaren erakusketaren inaugurazioarekin.

Urriaren 29an, Bergarako 2020ko ZTB (Zientzia Teknologia eta Berrikuntza) jardunaldiei hasiera ofiziala eman zitzaien. Hala egin zuten Bergarako alkateak, jardunaldien arduradunek, UPV/EHUko graduondoko zuzendariak eta Ana Madinabeitia ilustratzaile zientifikoak NorArte Visual Science-n ordezkari.



Abian da pandemia egoerari egokitutako ”Zientzia Astea”. Teknopolis.

Miren Bego Urrutia, UPV/EHUko Zientziaren Gizarte Zabalkundeko zuzendariak, azaltzen du zelakoa izango da aurtengo zientziaren astea. Bertan, Bilboko itsasadarrari buruz hitz egingo da eta gure estudioak hainbat adituekin batera egindako infografiak izango dira protagonista nagusiak.



logo GRUPO SPRIEl blog de la empresa vasca.

NorArte Visual Science-ko kideei SPRI taldeak bere blogerako elkarrikezta egin digu. Hau izan da nabarmendu nahi izan duten esaldia: “Informazioa kontsumitzeko modua asko aldatu da eta zientziak ere joera horrekin bat egin behar du”. SPRI taldea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea da, euskal industria bultzatzea helburu duena.



logo catedra de cultura cientificaIbaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ‘Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita’ erakusketak, non NorArte Studioak infografiak egin dituen, oihartzun handia izan du: prentsa, telebista, sare sozialak… Gainera, infografia horiei buruzko artikuluak egin dira Katedraren blogetan: Zientzia Kaiera y Cuaderno de Cultura Científica.



logo del diario vascoLas jornadas ZTB enganchan, con más de un millar de participantes.

ZTB jardunaldien barruan Bergarako Laboratium museoak Elementuen taula periodikoaren erakusketa bat sortzen du, honetan NorArte estudioak erakusketan ikus dezakegun taularen infografia erraldoia.



hiri gorria HIRI GORRIA irrati saioan elkarrizketa.

Hiri Gorriko irratsaiora itzuli naiz Maren Ortizekin, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko graduondoko zuzendariarekin.



logo cultura de catedra cientificaVega Asensio Zientzialarin.

Plazer handia da EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren #Zientzialari kanalean egotea.



logo agencia EFELa ilustración científica, una oportunidad para conjugar arte y ciencia.

Alba Zafra EFE agentziako erredaktorea nirekin harremanetan jarri zen ilustrazio zientifikoari buruzko artikulu bat egiteko, non CSICeko Ángel Caballero ilustratzailea ere elkarrizketatzen duen.



LOGO del periodico catalan DIRECTADibuixant ciència – Zientzia irudikatzen.

Marta Molas DIRECTA egunkari katalanaren erredaktorea nirekin harremanetan jarri zen ilustrazio zientifikoari buruzko artikulu bat egiteko, non Carles Puche ilustratzailea ere elkarrizketatzen duen.



LOGO BERRIA Berrian artikulua. Zientzia begietatik sartzen denekoa.

Juanma Gallegok dibulgazio eta komunikazio zientifikoari buruzko artikulu bat egin du, non Carlos Pazos (@MolaSaber) eta ni elkarrizketzen gaituen.



EITB eta Elhuyar Fundazioaren Teknopolis Teknopolis saioan elkarrizketa.

Teknopolis programan Guillermo Roaren eskutik beste elkarizketa bat izan nuen, ‘Zientzia Begietara’ izenburuarekin.



Radio Euskadi-ko La mecánica del caracol irratsaioan elkarrizketa.

Zientziaren dibulgazioaren inguruko irratsaio honen aurkezlea den Eva Caballero, Diego Ortega ilustratzaile zientifiko andaluziarrarekin beste elkarrizketa interesgarri bat izan ondoren, nirekin ipini zen harremanetan, elkarrizketa bat adosteko asmoaz. Beste behin ere Maren Ortiz-Zarragoitiarekin batera, Eva Caballeroren lan finaz gozatu genuen oraingo honetan.



Euskadi Irratia eta Elhuyar Fundazioaren Norteko ferrokarrila irratsaioan elkarrizketa.

Zientzia dibulgaziorako saio honen gidari zoragarria den Guillermo Roa-k, UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko graduondoari buruz hitz egitera gonbidatu gintuen 2017.eko martxoan Maren Ortiz-Zarragoitia, graduondoaren zuzendaria, eta ni neroni. Gozamen handia izan zen Guillermorekin hitz egitea ogibide hau ederto ezagutzen baitu, bera baita Elhuyar Fundazioaren Zientzia animatuaren egilea.



Radio Euskadi-ko microespacio de Radio Euskadi La Cápsula de la Ciencia mikroespazioan elkarrizketa.

Javier San Martín, zientzian espezializatutako kazetaria eta UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko graduondo berria zela eta Activa tu neurona-ren sortzailea, 2017.eko urtarrilean nirekin harremanetan ipini eta bere zientzia-kapsula zoragarri horietako bat egin zigun.



Radio Euskadi-ko Más que Palabras irratsaioan elkarrizketa.

Bego Yedra nirekin harremanetan ipini zen, Almudena Cacho-rekin bere Más que Palabras irratsaioan 2016.eko ekainean elkarrizketa bat adosteko asmoaz. Elkarrizketa zuzenean egiteko zorte ona izan nuen eta aitortu beharra daukat niretzat benetako gozamena izan zela irratian nola lan egiten duten gertutik ikusi ahal izatea.



Euskadi Irratia-ko Hiri Gorrianirratsaioan elkarrizketa.

Irratsaioaren aurkezlea den Maider Segurola, 2016.eko ekainean Bergarako Laboratorium museoan aurrera eramango genuen Botanika-Ilustrazioari buruzko tailerra zela eta, nirekin harremanetan ipini zen. Horrela, bai berarekin eta bai Naiara Barrado (astronomilaria) eta Itxaso Mendiluze (Filosofia eta Arte Ederretan lizentziaduna) bere solaskideekin Ilustrazio Zientifikoari buruz hitz egiteko aukera izan nuen.



The Journal of Feelsynapsis dibulgazio Aldizkarian elkarrizketa.

JoF aldizkariaren erredaktore-burua eta Principia-ren egungo zuzendaria den Enrique Royuela, nire ilustratzaile karrera goiztiarrean, 2011. urtean hain zuzen, nirekin harremanetan ipini eta elkarrizketa bat egin zidan. Zorionekotzat daukat neure burua, Ilustrazio Zientifikoaz eta gure ogibideaz Zientziaren dibulgazio aldizkari batean hitz egiteko aukera izan dudalako.