Ezagutzen al dugu Bilboko Itsasadarra eta honek gure eguneroko bizitzan duen eta izan duen garrantzia?

NorArte estudioko kideak eta Uxune Martinez UPV/EHUko kultura zientifikiko katedraren teknikaria

NorArten laster konturatu ginen ezetz, ez genuela ezagutzen hain gertu dugun Bilboko Itsasadarra (nahiz eta estudioko kideetako bat bera ere ez garen Botxokoak). Zorionez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Metro Bilbaok estuarioa sakonago ikertzeko aukera eman ziguten «Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita» erakusketan.

Alor desberdinetako ikertzaile eta profesional askoren aholku eta ikuskapenari esker Bilboko Itsasadarraren estuario ikusgarriari buruz hitz egiten dugu: honen historia, jarduera industriala, fauna eta flora, ekologia, geologia, Bizkaia Zubia bezalako estruktura garrantzitsuak, metroaren eraikuntzan itsasadarrak izan duen garrantzia edota Bilbo Metropolitarra Eskualdearen Saneamendu Plan Integrala, zeinari esker gaur egun itsasadar eta hiriak osasun maila hobea duten.

Infografiak Bilboko metroko geltoki desberdinetan erakutsi dira, eta gaur egun COVID-19-aren egoera dela eta San Mames geltokian jarraitzen dute. Orain, UPV/EHU-ko Kultura Zientifikoko Kuadernoaren bitartez infografia hauek eratzen lagundu diguten ikerlari eta langile profesionalek gai desberdinak jorratuko dituzte. Iada argitaratu diren artikuluak aipatzen dizkizuegu:

Espero dugu irakurleentzat informazio interesgarria izatea, eta gure etxeko lau paretaz haratago gure ingurua hobeto ezagutzera animatu nahi zaituztegu, gure planeta estimatu, hobetu eta zaindu ahal izateko.