Betiko akatsak datuen bistaratzean eskolan ere bai

Atzo batzar bat euki nuen nire seme-alaben eskolan eta datu grafiko hau sarrerako tabloi batean itsatsita topatu nuen.

Jakingo duzuenez ikastetxeetan bizitza osasungarriagoa sustatzen zaitzen dira, honen barruan fruta gehiago jatearen helburua barne dago. Orduan grafiko honetan adierazten da zenbat ikaslek osasuntsu egoteko ohitura hau jarratzen duten.

Ikusten duzuenez 3D efektua erabiltzeak nahaste bat suposatzen du. Adibidez 11 datua irudikatzeko zutabeak Y ardatzean 11 eta 12 zenbakietan dago. Baina hona hemen umeen intuizinoa, erabaki dute zenbakia erabiltzea zutabe bakoitzaren balioa zehazteko.

Argi dago datuekin danok lan egiten dugula, txikiek ere bai,  eta hasieratik praktika onak sustatu beharra dagoela, informazioaren komunikazio eraginkor bat lortzeko.