Marrazketa botanikoak artea eta zientzia, biak, uztartzen ditu. Aspalditik zientzilariek landareak aztertzen dituzte: landareen sailkapena, egitura eta funtzioa; erabilpena eta laborantza ikertzen dituzte. Ilustrazio botanikoak landareekin zerikusia duten jakintzagai desberdinetan tresna bat da, landareen erreinua ulertzen laguntzen duena. Johann Wolfgang (von) Goethe idazle alemaniarrak, hainbat gaietan izan zen aditua, besteak beste botanika eta ilustrazioa. Ilustratzaile zientifikoen arloan berak egin zuen aipu hau oso ezaguna da: “Landare bat ez da guztiz ezagutzen marraztu arte”.