Zure zientziak inpaktu gehiago izatea nahi duzu?

Egin dezagun zure zientzia BISUALA!

Ongi etorri 2011n NorArte - Visual Science estudiora. Estudio espezializatua gara non komunikazio eta dibulgazio zientifikoa hobetzen dugun kalitate handiko ilustrazio, animazio eta infografia zientifikoak eta neurrira egindako diseinuak erabiliz. Baduzu edukin zientifikoa kontatzeko eta guk lagun zaitzakegu komunikatzen modu eraginkor eta erakargarri batean. Elkarlanean zure publikoarentzako irtenbide hoberenak topatuko ditugu: infografiak, animazioak, panel informatiboak, ilustrazio zientifikoak, proiektuentzako diagramak, memoria grafikoak, eta abar. Aukera asko daude zure komunikazio-helburuak betetzeko. Egin dezagun zerbait inspiratzailea eta zirraragarria!

 
Zientziaren edozein ezagutza-arlorako ilustrazio zientifikoak, diagramak, animazioak, posterra, laburpen grafikoak, aurkezpen diapositiba, infografiak, eta abar sortzen ditugu.
 
Ikerketa zentro, museo, komunikazio enpresa, enpresa teknologiko, unibertsitate, kultura zientifikoan diharduten entitate eta pertsona, argitaletxe eta abarrentzako lanak sortzen ditugu.
 
Gaur eguneko euskarrietara egokitzen gara: sare sozialak, liburuak, aldizkari zientifikoak, blogak, posterrak, diapositiba aurkezpenak, panelak, ikerketa proiektuak, eskuorriak, eta abar.
 
Aholkularitza zerbitzua dugu eta diseinu grafiko eta ilustrazio zientifikoko ikastaroak ematen ditugu, zuk ere zure komunikazioarekin urrunago heltzeko.

Egin zure zientzia ikusgai hobeto ulertzeko

ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOAren bitartez

Zientzia eta teknologian, ilustrazio zientifikoak soilik zenbakiak eta testuak erabiliz nekez transmititu genezakeen informazioa ikusarazten eta adierazten laguntzen digun FUNTSEZKO tresna da. Irudien erabilerak gure komunikazio zientifikoa hobetzen du; ulertzen, gogoratzen eta asimilatzen laguntzen duelako. Bestalde irudiek erakartzen gaituzte eta informazioa buruan sartzen laguntzen dute, horrela eduki zientifikoak gehiago zabaldu egiten dira eta ikus-entzuleetan nahi den efektua lortzen da.

Zein ilustrazio zientifikoko zerbitzu da behar duzuna?

Proiektu bakoitza bakarra da, eta guk zure entzule eta ikusleentzako mezua eta estrategia definitzen lagunduko dizugu. Askotariko bezeroekin lan egiten dugu (museoak, interpretazio-zentroak, ikerketa-zentroak, komunikazio-enpresak eta enpresa teknologikoak), eta hainbat zerbitzu eskaintzen dizugu, zientzia komunikaziorako eta dibulgatzeko. Bisitatu gure portafolioa.


NorArte - Visual Science estudioaren ilustrazio zientifikoko zerbitzuen deskribapena: ilustrazioak, diagramak, infografiak, maketazioa, animazioak, 3D, grafikoak, prestakuntza


Gure ikastaroak

NorArte estudioan Ilustrazio Zientifikoko profesionalen prestakuntzaren aldekoak gara, izan ere Espainian disziplina honen lehendabizko graduondoaren koordinatzailea Vega Asensio da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, Izaskun Alberdi eta Ana Madinabeitia irakasleak dira graduondoko honetan. Baina urteak daramatzagu arlo honetan zientziako profesionalak ere prestatzen; diseinua eta ilustrazioaren oinarrizko kontzeptuak, lan-metodologiak eta tresnak irakasten ditugu. PARTE-HARTZAILEEN % 100AK GOMENDATZEN GAITU! Bota begirada bat gure ikastaroei.


Tituludun ilustratzaile zientifikoak


Fotografía del equipo NorArte - Visual Science: Izaskun Alberdi, Vega Asensio, Ana Madinabeitia, en la inauguración de la exposición 'La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnologia' en el metro de Bilbao

Diziplina anitzeko pertsona kualifikatu eta motibatuak gara. Komunikazio-proiektu bakoitzean gure pasio eta ezagutza guztia jartzen dugu.

Oso ondo ezagutzen dugu zientziaren mundua eta zure egunerokoa zientzialari gisa, gu ere ikertzaileak izan baikara.

Ilustratzaile eta diseinatzaile zientifiko gisa espezializatu gara zure komunikazio zientifikoa hobetzeko produktu sorta handia eskaintzeko.



Azaldu zure proiektua. Urrunago eramango duzu zure zientzia!