Ikastaroa: hobetu zure diapositiba aurkezpenak eta posterrak

Sarrera:
Diapositibak eta posterrak gure lana eta ideiak audientziari komunikatzeko modu ohikoena bihurtu dira. Nahiz eta bere erabilera oso edatua izan, orokorrean mezua komunikatzeko modua ez da eraginkorra izaten diseinu eta prestaketa falta direla eta. Diseinua bigarren maila batera baztertuta egoten da eta besterik adierazi ezean formatua edota “nire laborategian horrela egiten da” bezalako metodologiak erabiltzen dira.

Hau dela eta, ikastaro honen helburu nagusia da euskarri hauen inpaktua hobetzea eta gure lanaren aurkezpena aberastea mezua modu azkar, argi eta zehatzean audientziari komunikatuz.

Ikastaroan zehar garatzeko gaitasunak
· Diapositiba eta posterrak prestatzeko beharrezkoak diren faktoreak ezagutzea.
· Diapositiba eta posterren komunikazio eragina handitzeko beharrezkoak diren diseinu kontzeptuak eskuratzea.

Metodologia:

· Diapositiben prestakuntza, diseinua eta maketazio eskola.
· Posterren prestakuntza, diseinua eta maketazio eskola.
· Adibide erakusketa.
· Partaideen diapositiben eta posterren analisia.
Atal praktikoa: Partaideek beren diapositibak eta posterrak berdiseinatuko dituzte.

Oharra:

Partaideak ikastaroa baino lehenago irakasleari poster eta diapositiba aurkezpen bat bidali beharko dio, irakasleak anilizatzeko.

Programa:
Total: 8h. Sasaio malguak
 
Diapositiba aurkezpenak eta posterrak: komunikazio tresna
Komunikazioaren Teoria
Informazio bisuala eta ahozkoa
Audietzia
Diapositiba aurkezpenaren egitura
Posterren egitura
Diseinua
Ideiak vs diapositibak
Ereduak
Konposizio, posizioa eta norabidea
Pertzepzio bisuala
Soiltasuna eta harmonia
Elementu bisualak:
Atzealdeak
kolorea
Testua eta tipografia
Taulak
Dati grafikoak
Argazkiak
Diagramak
Bideoak
Animazioak eta trantsizioak
Hutsuneak
Diapositiben maketazioa
Posterren maketazioa
Zarata / interferentzia
Erreferencias

Beste datu batzuk:
· Iraupena: 8 ordu
· Partaide kopurua: 20 gehienez
· Hizkuntza: Euskara, Gastelania edota ingelesa
· Beharrak: Proiektorea eta internet konezioa duen gela bat. Informatika gela ez badago partaideek euren ordenadore portatilak ekarri beharko dituzte. Azkenengo kasu honetan luzagarriak beharko dira ordenadore guztiak entxufatzeko.

Interesatuta bazaudete kontaktuan jarri:
Vega Asensio