Ikastaroa: Grafiko eraginkorragoak eta erakargarriagoak nola egin?

Sarrera:
Zientzian eta irakaskuntzan informazioa modu eraginkor, argi eta zehatzean transmititzea ezinbestekoa da. Gizakiok ezagutza testu eta irudiekin komunikatzen dugu. Irudiek testu eta zenbakiekin oso zailak diren kontzeptuak modu ulergarri batean transmititzea bermatzen dute, izan ere animali bisualak gara eta irudiek informazioa bisualizatzea ahalbidetzen dute eta ondorioz informazioa hobeto ulertzea eta barneratzea lortzen dugu. Diseinu grafikoarekin datu-grafikoak, diagramak, mapak, ikonoak, taulak eta ilustrazio sinpleak sortzeko edota moldatzeko aukera dugu. Nahiz eta ikerlari eta irakasleek materiale grafikoa diseinatzeko beharra duten, euren ibilbide profesionalean ez dute inoiz izan diseinu grafikoko ohinarriak eta tresnak ikasteko aukerarik. Hau dela eta euren baliabideekin lortzen dituzten produktuak euren beharrak eta helburuak ez dituzte betetzen.

Guzti honegatik, ikastaroaren helburua parteideei kalitatezko materiale grafikoa sortzeko beharrezkoak diren kontzeptu, teknika eta tresnak eskaintzea da. Grafikoak ordenadorean egingo dira, Inkscape irudi bektorialen editore librea, ikastaroan erabiliko den programa nagusia izango da. Inkscape profesionala, erraza ikasteko, doakoa eta plataforma anitzekoa (Windows, Linux, Macintosh) da.

Ikataroan zehar garatzeko gaitasunak:
· Irudi digitaleko oinarrizko kontzeptuak bereganatzea
· Diseinu grafikoko oinarrizko kontzeptuak bereganatzea
· Datu-grafiko, diagrama, mapa, ikono, taulak eta ilustrazio sinpleak irudikatzeko oinarrizko kontzeptuak bereganatzea.
· Datu-grafiko, diagrama, mapa, ikono eta ilustrazio sinpleak irudikatzeko Inkscape programaren tresnak ikastea.
· Kalkulu orrietatik eta datuak bisualizatzen diren softwarretatik grafikoak esportatzen jakitea gero Inskapen inportatu ahal izateko.
· Beste programetan sortutako irudiak inportatu Inkscape programan.

Nori zuzenduta:
Investigadores, tecnólogos y docentes que necesitan crear o rediseñar gráficos para trasmitir su trabajo de forma más eficaz y/o desean conocer alternativas
gratuitas a programas comerciales como Adobe Illustrator, Corel Draw, Freehand o Visio.
No es necesario tener conocimientos previos de Inkscape o diseño gráfico. Tampoco es necesario saber dibujar para crear o mejorar los gráficos, de hecho, en
este curso ni se necesita ni se enseña.
 
Metodologia:
Ikastaroaren helburuak betetzeko asmoz, Inkscape programa azalduko da eta softwarrarekin ohitzeko ariketa errez batzuk egingo dira. Ilustrazio zientifikoari buruzko sarrera labur bat egingo da eta diseinu grafikoaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira.
Partaide guztien artean grafiko desberdinen adibideak aztertuko dira, honela grafikoa eraginkorra, argia eta zehatza izateko beharrezkoak diren faktoreak identifikatu, datuen irudikatzea ezagutu eta diseinuaren oinarriak ezarriko dira. Ikasleek euren datuekin grafikoak sortzeko edota moldatzeko aukera izango dute.

Programa:
Guztiera: 12h. Saio malguak.
 
Ilustrazioa komunikatzeko metodo gisa
Datuen irudikatzea
Datu-grafikoak, diagramak, mapak, ikonoak, taulak eta ilustrazio sinpleak
Grafikoen diseinua:
Konposizioa, posizioa eta norabidea
Pertzepzio bisuala
Kolorea
Tipografia
Komunikabide desberdinak zientzian (artikulua, posterra, ahozko aurkezpena)
Objektuen desberdintzapena
Irudi digitala:
Irudi bektorialak
Irudi rasterizatuak
Edizioa:
Eskaneatzea
Bereizmena
Formatuak
Internet baliabideak:
Irudi-baseak
Beste programa batzuk
Inkscape:
Fitxategiak inportatzea eta esportatzea
Dokumentuaren propietateak
Bezier kurbak
Nodoak
Forma sinple eta konplexuak sortzea
Objektuak editatzea
Tipografia
Geruzak eta opakutasuna
Lerrokatu eta banatu
Klonak
Iragazki sinpleak
Irudi matrizialen bektorizazioa
Gradienteak
Referencias

ATAL PRAKTIKOA
Ikasleak euren datu propio eta irakaslearen laguntzarekin grafikoak egiteko aukera edukiko dute. Komenigarria da ikasleak jadanik egindako datu-grafikoak, diagramak, mapak, ikonoak, taulak eta ilustrazio sinpleak klasera ekartzea irakasleak hobekuntza zelan egin aholkatzeko.

Beste datu batzuk:
· Iraupena: 12 ordu
· Partaide kopurua: 15 gehienez
· Hizkuntza: Gastelania, Euskara edo Ingelesa
· · Beharrak: Proiektorea eta internet konezioa duen gela bat. Informatika gela ez badago partaideek euren ordenadore portatilak ekarri beharko dituzte. Inkscape programa instalatuta ekarri beharko da. Azkenengo kasu honetan luzagarriak beharko dira ordenadore guztiak entxufatzeko.

Interesatuta bazaudete kontaktuan jarri:
Vega Asensio