Aholkularitza eta formakuntza

GRADUONDOA: ILUSTRAZIO ZIENTIFIKOKO GRADUONDOA. UNIBERTSITATEKO ESPEZIALISTA:

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak ilustrazio zientifikoan unibertsitateko espezialista graduondoaren lehengo edizioa eskeiniko du 2017/2018 ikasturte akademikoan. Graduondo honetan komizio akademikoaren partaidea eta irakaslea naiz. Informazio guztia: www.ehu.eus/ilustracion-cientifica.

HURRENGO TAILERRAK: Cómo mejorar tus diapositivas ¿Por dónde empezar? Urriak 10. Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala.

banner-clientesNori zuzenduta:
· Ikertzaileak
· Irakasleak
· Komunikatzaileak

 

banner-onlineOn-line aholkularitza eta formakuntza.
Nahi izanez gero online eta banan-banakako irakaskuntza daukazu. Zure taula, diagrama, poster edo diapositibarekin lortutako emaitza konbentzitzen ez bazaizu, jarri zaitez harremetan programa egokiak eta disenuaren ohinarrizko ezagutzak lortzeko eta zure emaitzak hobetzeko. Zuzenketa zerbitzua ere erabil dezakezu.

 

banner-inkscape-graficos-eusGrafiko eraginkorragoak eta erakargarriagoak nola egin?. Zientzian eta irakaskuntzan informazioa modu eraginkor, argi eta zehatzean transmititzea ezinbestekoa da. Gizakiok ezagutza testu eta irudiekin komunikatzen dugu. Irudiek testu eta zenbakiekin oso zailak diren kontzeptuak modu ulergarri batean transmititzea bermatzen dute, izan ere animali bisualak gara eta irudiek informazioa bisualizatzea ahalbidetzen dute eta ondorioz informazioa hobeto ulertzea eta barneratzea lortzen dugu. Diseinu grafikoarekin datu-grafikoak, diagramak, mapak, ikonoak, taulak eta ilustrazio sinpleak sortzeko edota moldatzeko aukera dugu. Nahiz eta ikerlari eta irakasleek materiale grafikoa diseinatzeko beharra duten, euren ibilbide profesionalean ez dute inoiz izan diseinu grafikoko ohinarriak eta tresnak ikasteko aukerarik. Hau dela eta euren baliabideekin lortzen dituzten produktuak euren beharrak eta helburuak ez dituzte betetzen. Informazio gehiago.

 

 

 

banner-diapositivas-posteres-eusHobetu zure aurkezpenak eta posterrak. Diapositibak eta posterrak gure lana eta ideiak audientziari komunikatzeko modu ohikoena bihurtu dira. Nahiz eta bere erabilera oso edatua izan, orokorrean mezua komunikatzeko modua ez da eraginkorra izaten diseinu eta prestaketa falta direla eta. Diseinua bigarren maila batera baztertuta egoten da eta besterik adierazi ezean formatua edota “nire laborategian horrela egiten da” bezalako metodologiak erabiltzen dira. Hau dela eta, ikastaro honen helburu nagusia da euskarri hauen inpaktua hobetzea eta gure lanaren aurkezpena aberastea mezua modu azkar, argi eta zehatzean audientziari komunikatuz.
Informazio gehiago.

 

 

 

banner-successful-presentationsHow to Give a Successful Short Presentation. Ikastaro trinkoa, metodologia dinamikoa eta berritzailearekin. 4 irakasle desberdinekin, komunikazioa, ingelez zientifikoa, diseinu grafikoa eta estresaren kudeaketan adituak. Ezagutza desberdinak batzen dira: komunikazioa, hizkuntza desberdinak (ahozkoa, ez ahozkoa eta para-ahozkoa) eta diseinu grafikoa. Ikastaro guztia ingelesez ematen da, ingelez teknikoa eta egokia indartuz (ahoskatzea, hiztegia, idazketa eta gramatika). Gainera arnasketa, erlaxazioa eta urduritasunaren kudeaketa landuko dira. Ariketak egingo dira partaideek izotzaldia apurtzeko, autoestimua lortzeko eta norberari etekin handiena ateratzeko. Ikastaroak aurkezpen eraginkorrak ingelesez egiteko beharrezkoak diren alderdi guztiak barne hartzen ditu, jakintza hauek baimenduko dute mezuari garratzia ematea eta ikusle-entzuleek inpaktu altuko aurkezpenak jasotzea. Informazio gehiago.

 

 

 

banner-aurkezpen-eraginkorrakAurkezpen eraginkorrak nola egin. Denok mezu bat komunikatzen dugu, ekintza hau kontzientea edota borondatezkoa izan daiteke. Baina gure lana diapositiba aurkezpen baten bidez zabaldu nahi dugunean, ezagutu eta menperatu behar ditugu gure mezuan parte hartzen duten elementu guztiak: igorri nahi dugun ideia, ikus-entzuleen arabera erabiliko ditugun hizkuntza, denbora, diapositiben diseinua, etabar. Harriagarria da, baina begi biztan dagoena eta betetzen dugula uste duguna ez da gertatzen, normalean aurkezpenak aspergarriak, denboran luzatzen direnak eta ez dutenak mezua ondo komunikatzen ekoizten ditugu. Ikastaro honen helburuak dira: aurkezpen eraginkorrak diseinatzea, hizkuntza guztiak ezagutzea eta menperatzea, diapostibak ondo diseinatzea eta hizlariak eta ikus-entzuleek elkarri eragitea. Informazio gehiago.

 

 

 

Vega Asensio de Norate en Naukas

Fotografía Xurxo Mariño

Emandako ikastaroak:
· Neiker-Tecnalia ikerketa zentruan. Maitza eta Ekaina 2017.
· IkerGazte kongresua. Martxoa 2017.
· Basurtoko ospitalea. Martxoa 2017.
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Urtarrila eta Otsaila 2017
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekaina 2016
· Master eta doctorego eskola, Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekaina 2016
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Urtarrila-Otsaila 2016
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Urria-azaroa 2015
· NAUKAS2015. Iraila 2015
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekaina 2015
· FOPU, Euskal Herriko Unibertsitatea. Urtarrila 2015
· Innova Empresa digitala. Abendua 2014
· Euskadiko biologoen elkargo ofiziala. Otsaila 2014