Hedabideetan

The Journal of Feelsynapsis dibulgazio Aldizkarian elkarrizketa.

JoF aldizkariaren erredaktore-burua eta Principia-ren egungo zuzendaria den Enrique Royuela, nire ilustratzaile karrera goiztiarrean, 2011. urtean hain zuzen, nirekin harremanetan ipini eta elkarrizketa bat egin zidan. Zorionekotzat daukat neure burua, Ilustrazio Zientifikoaz eta gure ogibideaz Zientziaren dibulgazio aldizkari batean hitz egiteko aukera izan dudalako.

Euskadi Irratia-ko Hiri Gorrianirratsaioan elkarrizketa.

Irratsaioaren aurkezlea den Maider Segurola, 2016.eko ekainean Bergarako Laboratorium museoan aurrera eramango genuen Botanika-Ilustrazioari buruzko tailerra zela eta, nirekin harremanetan ipini zen. Horrela, bai berarekin eta bai Naiara Barrado (astronomilaria) eta Itxaso Mendiluze (Filosofia eta Arte Ederretan lizentziaduna) bere solaskideekin Ilustrazio Zientifikoari buruz hitz egiteko aukera izan nuen.

Radio Euskadi-ko Más que Palabras irratsaioan elkarrizketa.

Bego Yedra nirekin harremanetan ipini zen, Almudena Cacho-rekin bere Más que Palabras irratsaioan 2016.eko ekainean elkarrizketa bat adosteko asmoaz. Elkarrizketa zuzenean egiteko zorte ona izan nuen eta aitortu beharra daukat niretzat benetako gozamena izan zela irratian nola lan egiten duten gertutik ikusi ahal izatea.

Radio Euskadi-ko microespacio de Radio Euskadi La Cápsula de la Ciencia mikroespazioan elkarrizketa.

Javier San Martín, zientzian espezializatutako kazetaria eta UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko graduondo berria zela eta Activa tu neurona-ren sortzailea, 2017.eko urtarrilean nirekin harremanetan ipini eta bere zientzia-kapsula zoragarri horietako bat egin zigun.

 

Euskadi Irratia eta Elhuyar Fundazioaren Norteko ferrokarrila irratsaioan elkarrizketa.

Zientzia dibulgaziorako saio honen gidari zoragarria den Guillermo Roa-k, UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko graduondoari buruz hitz egitera gonbidatu gintuen 2017.eko martxoan Maren Ortiz-Zarragoitia, graduondoaren zuzendaria, eta ni neroni. Gozamen handia izan zen Guillermorekin hitz egitea ogibide hau ederto ezagutzen baitu, bera baita Elhuyar Fundazioaren Zientzia animatuaren egilea.

Radio Euskadi-ko La mecánica del caracol irratsaioan elkarrizketa.

Zientziaren dibulgazioaren inguruko irratsaio honen aurkezlea den Eva Caballero, Diego Ortega ilustratzaile zientifiko andaluziarrarekin beste elkarrizketa interesgarri bat izan ondoren, nirekin ipini zen harremanetan, elkarrizketa bat adosteko asmoaz. Beste behin ere Maren Ortiz-Zarragoitiarekin batera, Eva Caballeroren lan finaz gozatu genuen oraingo honetan.

EITB eta Elhuyar Fundazioaren Teknopolis Teknopolis saioan elkarrizketa.

Teknopolis-en hurrengo saioan, irailaren 30ean 13:00etan (euskaraz) eta urriaren 1ean 10:00etan (gazteleraz), Guillermo Roa-k saio honetarako egin zidan elkarrizketa argitaratuko dute.